AUZOTAR AGURGARRIAK,
2025 honetan 950 urte beteko ditugu.
Ia milurtekoa!
Urtean zehar biziko duguna ospatzeko, gogoan izateko eta omentzeko izango da; baita gure herriaz, jendeaz eta kulturaz harro sentitzeko urte paregabea ere.
Kondairaren arabera, Santurtzi monje ingeles batzuek sortutako herrixka txiki bat izaten hasi zen eta, bederatzi mende baino gehiagotan zehar, eraldatzen joan da; gaur egun, gure herria jarduera, merkataritza eta kultura handiko udalerrian bilakatu dela esan dezakegu.
2025eko urteurrenak, beraz, gure jendeari, gaur gaudenei eta iraganean egon zirenei egindako omenaldia izan nahi du. Belaunaldi guztiak eta publiko mota guztiak bilduko dituen ospakizuna, betiere gure balioetan eta herri gisa dugun nortasunean oinarrituz.
Ospakizun honetaz gozatzera animatzen zaituztet.
Agur bero bat.
Karmele Tubilla Artetxe
Santurtziko Alkatea