Urtarrilaren 7an hasiera eman genion Santurtziren 950. urteurrenari. Ez da ausaz aukeratutako data bat, 1075eko urtarrilaren 6an inskribatu baitzen gure udalerriaren izena aipatzen duen lehen dokumentua.
Santurtziren jatorria Sanctii Georgii monasterioan dago, gaur egun San Jorge eliza dena. Eta hortxe ospatu genuen, hain zuzen ere, urtarrilaren 7an 950. urteurrenaren inaugurazio ekitaldia.
San Jorge elizan bisita antzeztuak eskaini ziren, guztira 27 emanaldi eta 627 bisitari bilduz. Encrucijada antzerki elkarteak denboran zeharreko bidaia bat egin zuen, udalerriaren jatorria eta gaur egunera arteko bilakaera gogorarazteko.
“Obretan irekita” formatuan, urtarrilean hasi ziren arkeologia-lanen aurrerapenak ezagutzeko aukera izan zen bisitan.
Martxoaren 22an, Santurtzin Dragoien Jaitsiera egin zen, San Jorge eta herensugearen kondaira omentzen duen ikuskizun paregabea. Bere herria salbatzeko dragoi basati bati aurre egin zion zaldun bati buruzko istorioa. Ekitaldia argi, kolore eta pirotekniarekin markatu zen, eta santurtziarrek harrera bikaina izan zuten.
Martxoaren 29an, Santurtzi kolore morez bete zen, balkoietan udalerriaren 950. urteurrena ospatzeko banderolak jarriz.
Apirilaren 5ean beste ikuskizun historiko bat berreskuratu genuen, “Gora Santurtzi” izeneko emanaldia, duela hamarkada bi azken aldiz egin zena. Herriko bost dantza taldeen eskutik (Bihotz Gaztea, Mahastiako, Mamarigako Etorkizuna, Mendi Alde eta Zugaitza), eta Santurtziko Txistulari Bandarekin batera, Santurtziko 180 auzotar bildu zituen ikuskizun hau berpiztu genuen.
Kondairak dioenez gure herriko bizilagunek, San Jorgeren laguntzarekin, bertako ondasunak eraman nahi zituen herensuge bat garaitu ahal izan zuten.
Santurtziko koralek eta Musika Bandak musika-ikuskizun bat eskaini zuten apirilaren 27an Gernika Parkean. Gainera, Roberto Moso abesten ikusteaz gozatu zuten santurtziarrek ere.
PARTE-HARTZAILEAK:
Santurtziko Literatur Elkarteak egindako “Santurtzi, 9 mendeko bidaia” liburuaren aurkezpena egin zen maiatzaren 8ko arratsaldean Casa Torre Jauregian.
Liburua denboran zeharreko bidaia bat da, fikzioa eta errealitatea nahasten dituzten kontakizunak biltzen dituena; izan ere, XI. mendetik, idatzi batean lehen aldiz agertu zenetik, gaur egunera arteko tokiko historiaren testuinguru eta pertsonaia desberdinetan inspiratuta daude. Horiek horrela 950 urte luze hauetan Santurtzirako mugarriak izan diren gaiak landu ditugu, hala nola Santurtziren beraren fundazioa, San Jorge eliza sortu zenekoa, sardinerak, traineruak, Serantes mendia, Gerra Zibila, joan den mendearen hasierako “Belle Epoque” garai hura, etab.