Apirilean herriko beste ikuskizun historiko bat berreskuratuko dugu. “Gora Santurtzi” izeneko emanaldiari buruz ari gara, duela hamarkada bi azken aldiz egin zena.
Herriko bost dantza taldeen eskutik (Bihotz Gaztea, Mahastiako, Mamarigako Etorki zuna, Mendi Alde eta Zugaitza), eta Santurtziko Txistulari Bandarekin batera, Santurtziko 150 auzotar bilduko dituen ikuskizun hau berpizteko asmoa dugu.
Kondairak dioenez gure herriko bizilagunek, San Jorgeren laguntzarekin, bertako ondasunak eraman nahi zituen herensuge bat garaitu ahal izan zuten.