Ezin dugu Santurtziren 950. urteurrena ospatu arrastoa uzten duen kontzerturik gabe. Hau urriaren 11n egingo dugu, El Drogas eta Bulegoren eskutik
Enrique Villarreal Armendáriz nafarra, El Drogas izenez ezagunagoa, Estatuko rock musikari ospetsuenetako bat da, eta oso ezaguna egin zen ia hogeita hamar urtez Barricada rock taldeko abeslaria eta baxu-jotzailea izan zelako. El Drogas gaur egungo taldearen izena da.
Bulego Azkoitiko bost musikarik osatutako banda da, eta oso urte gutxitan jakin izan du bere pop bizi eta argitsuarekin gero eta publiko fidelagoa harritzen eta erakartzen. Estetika pertsonalak eta musikako energiak, entzuleak harritzeko duten grina nekaezinaz gain, euskal musikaren esparruko promesa berrietako bat bihurtzen ditu.
* BBK Fundazioaren laguntzarekin