Urtarrilaren 7an hasiera eman genion Santurtziren 950. urteurrenari. Ez da ausaz aukeratutako data bat, 1075eko urtarrilaren 6an inskribatu baitzen gure udalerriaren izena aipatzen duen lehen dokumentua.
Santurtziren jatorria Sanctii Georgii monasterioan dago, gaur egun San Jorge eliza dena. Eta hortxe ospatu genuen, hain zuzen ere, urtarrilaren 7an 950. urteurrenaren inaugurazio ekitaldia.
Gainera, egun horretan bertan hasiera eman zitzaion Santurtzirentzat garrantzi handia duen arkeologia-lanari. Hala, elizako zorua altxatzeko lanak abian jarri dira; izan ere, gaur egungo zoladuraren azpian, Erdi Aroko tenpluko hormen hondarrak omen daude oraindik.