loader image

Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Ospakizunen hasiera

Ayuntamiento de Santurtzi Avda. Murrieta, 6, Santurtzi, Bizkaia

Urtarrilaren 7an hasiera eman genion Santurtziren 950. urteurrenari. Ez da ausaz aukeratutako data bat, 1075eko urtarrilaren 6an inskribatu baitzen gure udalerriaren izena aipatzen duen lehen dokumentua. Santurtziren jatorria Sanctii Georgii monasterioan dago, gaur egun San Jorge eliza dena. Eta hortxe […]

Bisita antzeztuak

San Jorge eliza

San Jorge elizan bisita antzeztuak eskainiko dira. Encrucijada antzerki elkarteak denboran zeharreko bidaia bat proposatzen digu, udalerriaren jatorria eta gaur egunera arteko bilakaera gogorarazteko. “Obretan irekita” formatuan, urtarrilean hasi ziren arkeologia-lanen aurrerapenak ezagutzeko aukera ere izango da bisitan. IZEN-EMATEAK:Santurtziko Turismo […]

Bideomappinga

Casa Torre Jauregia

Casa Torre Jauregiaren fatxada mihise bihurtuko dugu, eta horren gainean bideomapping ikus-entzunezko ikuskizun bat proiektatuko dugu. Irudi eta soinuen bidez, gure historiaren, nortasunaren eta gure udalerrian bizi izandako gertaera nagusien gaineko ikus-entzunezko kontakizunaz gozatuko dugu. * Ikuskizun hau martxoan, ekainean […]

Dragoien jaitsiera

Santurtziko parkea

San Jorge gure patroia izanik, eta udalerriaren 950. urteurrena dela eta, duela bi hamarkada Santurtziko kaleetan antzeztu zen Dragoien Jaitsiera berreskuratu nahi dugu. Mendi Alde Dantza Taldearen eta estatuko hainbat eskualdetatik iritsitako konpartsen parte-hartzearekin, argiz, kolorez eta pirotekniaz betetako gau […]