loader image

Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Candlelight esperientzia

San Jorge eliza

San Jorge elizan, esperientzia paregabea izango dugu kandelen argipean Candlelight by fever formatuko kontzertu baten bitartez. Hau beraz, zuzeneko musikaz modu guztiz berrian gozatzeko aukera paregabea izango da, ehunka kandelak eliza argiztatuko baitute. Musika- esperientzia modu magikoan areagotuko duen giro […]

Biltzar historikoa

Kresala Aretoa Jose Miguel de Barandiaran, 12, Santurtzi

Historian eta antropologian adituak diren hizlarien eskutik, udalerriko une historikoei buruzko hitzaldi tematikoak izango ditugu. Laster informazio gehiago argitaratuko da. > Programa deskargatu Iraila 26, 27 eta 28 TOKIA: Kresala Aretoa Jose Miguel de Barandiaran, 12

Kontzeju- batzarra

Ayuntamiento de Santurtzi Avda. Murrieta, 6, Santurtzi, Bizkaia

Ekitaldi instituzional bat egingo dugu tokiko agintarien eta inguruko udalerrien ordezkaritzarekin. Elizaren ondoan irekitako Kontzeju Batzar bat berregin nahi da, 1827. urtera arte egiten zen bezala, urte horretan inauguratu baitzen udalerriko lehen udaletxea.

950. urteurreneko kontzertua

Santurtziko Portua

Ezin dugu Santurtziren 950. urteurrena ospatu arrastoa uzten duen kontzerturik gabe. Hau urriaren 11n egingo dugu, El Drogas eta Bulegoren eskutik Enrique Villarreal Armendáriz nafarra, El Drogas izenez ezagunagoa, Estatuko rock musikari ospetsuenetako bat da, eta oso ezaguna egin zen […]

Kirolaren Gala

Serantes Kultur Aretoa

Bederatzi mende baino gehiagoko historia ospatzeaz gain, Santurtzi Kirolaren Europako Hiriburua ere bada 2025ean. Hala, gure udalerriak hainbat kirol-ekitaldi hartuko ditu urtean zehar, eta azaroan itxiko dira, Kirolaren Galaren ospakizunarekin. Ekitaldi honek, aurrekoetan bezala, ehunka santurtziar bilduko ditu herriko kirolarien […]

Bideomappinga

Casa Torre Jauregia

Casa Torre Jauregiaren fatxada mihise bihurtuko dugu, eta horren gainean bideomapping ikus-entzunezko ikuskizun bat proiektatuko dugu. Irudi eta soinuen bidez, gure historiaren, nortasunaren eta gure udalerrian bizi izandako gertaera nagusien gaineko ikus-entzunezko kontakizunaz gozatuko dugu. * Ikuskizun hau martxoan, ekainean […]

Itxiera ekitaldia

Serantes Kultur Aretoa Santurtzi, Spain

Santurtziren 950. urteurreneko ospakizunak abenduan bukatuko dira. Bizitakoa gogoratzeko unea izango da, eta udalerriko pertsona eta kolektiboen lana eta inplikazioa aitortu eta eskertzeko momentua. Urtea ixteko emozioa, nostalgia, umorea eta musika izango dira gurekin. * Sarrera doan edukiera bete arte